Ahoz aho 2013

 

Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so

Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so – UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan antolatu du Mintzolak bi eguneko eskola. Izena emateko aukera dago oraindik.     Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe elkartuko ditu Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak ikastaroak. Bi eguneko eskola eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian, ostegunean eta ostiralean, abuztuak 22 eta 23. Bigarren

Ikerkuntza plana, Mintzolaren eskutik

Ikerkuntza plana Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza sailak Bertsolaritzaren Ikerkuntzaren Plan Estrategikoa definitu du. Plan hau da Mintzolako Bertsolaritzaren Ikertegiaren oinarria. Plan estrategiko hori garatzeko orduan, kultura mailako herri-eragile baten izaerari lotuago dagoen Ikerketa-Ekintza Parte-Hartzailearen (IEPH) metodologia erabiltzea aukeratu zuten bi helburu betetzeko asmoz: batetik, bertsolaritzan ikertu beharreko edukien eta lehentasunen definizioan zilegitasun gehiago lortzeko; eta bestetik, bertsolaritzari

Ahozkotasunaren eta hezkuntzaren inguruko ikastaroa aurten, UIKen

Ahozkotasunaren eta hezkuntzaren inguruko ikastaroa aurten, UIKen – Mintzolaren webgunetik ekarria. Uztailaren 9an eta 10ean egingo dugu “Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika” izeneko ikastaroa.     Euskara ikasgaian landu ohi da maiz ahozkotasuna, baina ahozko komunikazioa edonon eta edonoiz ageri zaigu: ikastetxetako gainerako ikasgaietan ez ezik, ikasgelako zein handik kanpoko giza harremanetan ere bai.

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak martxan

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak martxan – 2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat ditu esleitzeko Mintzola Ahozko Lantegiak. Ekainaren 26a da proposamenak aurkezteko epea.   “Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo euskaraz egiten den ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera ederra eskaintzen dugu aurten ere:

Bertsonak

Bertsonak – Bertso plazak etenda dauden honetan, utzi didan hutsunea ulertu nahian nabil. Badakit beste milaka kultur ekitaldi ere eten dituela larrialdi egoerak, eta badakit, bertso plazak ahal den neurrian berrasmatu eta berpizteko ahaleginak egin direla han-hemenka. Baina daukaguna galdu arte estimatzen ez dugunez, balio beza etenaldi honek plaza ere galdu aurretik estima dezagun.