Bilaketa: Mixel Labeguerie
Emaitzak: 44

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Mixel Itzaina hil da

2025-06-12

Mixel Itzaina hil da - Iragan astean zendu zen Mixel Itzaina aldudetarra, bizi osoan zehar bertsolaritzari alimaleko ekarpena egindakoa, bai gai-jartzaile gisan, antolatzaile moduan edo epaile bezala. Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetako [...]

Mixel Aire hil da

2025-01-15

Mixel Aire hil da - Mixel Aire Etxebarren —Xalbador II.a ezizenez ezaguna— (Urepele, Nafarroa Beherea, 1944ko maiatzaren 5a – 2025eko urtarrilaren 14a) bertsolaria izan zen, Xalbador bertsolariaren semea. Ogibidez artzaina izan zen. 1976an Mari Michel Bertart-ekin ezkondu zen; hiru alaba izan zituzten, Miren, [...]

"Zonbait behako" erakustaldia Miarritzen

2026-07-30

Zonbait behako erakustaldia Miarritzen - Mota Erakusketa Data 2026ko urriaren 14tik azaroaren 21era Ordutegia Asteartea: 10:00-13:00 / 14:00-18:00 Asteazkena: 10:00-13:00 / 14:00-18:00 Osteguna 14:00-18:00 / 14:00-20:00 Ostirala 10:00-13:00 / 14:00-18:00 [...]

Xalbadorren heriotza

2026-01-15 Antxoka Agirre

Xalbadorren heriotza - Hoja del lunes de San Sebastián eta Unidad egunkariak izan ziren berria zabaldu zutenak: Hoja del lunes de San Sebastián, 1976/XI/08, “Falleció el bertsolari Xalbador / Durante [...]

Markinako batzarrak

2025-12-31 Antxoka Agirre

Markinako batzarrak - Bertsolari elkarte baten beharra Ez dira txapelketak ziklo honen gailurrak ekarri zituen emaitza bakarrak. Bertsolariek bertsolaritzaz hitz egiteko egindako lehen bilkurak ere garai honetakoak dira. Markinako fraide [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.