Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2008

 

Oihana Bartra: “Denek esaten didate”

Denek esaten didate – Oihana Bartrak BERRIAn.   Oihana Bartra. Bilbon sortua, 1984an. Santutxuko bertso eskolan hasi zen bertsotan. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatu du aldiro 2002az geroztik; 2014an, laugarren sailkatu zen. Hiru aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian. Doinua:  Neguko azken antzara (Gorria)   Denek esaten didate Nahikoa

[PODCAST] Oihana Bartra: BERTSGOL

  BERTSGOL – Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta hirugarren atala Oihana Bartraren eskutik datorkigu… beno, eskutik edo oinetik. Gauza totxoez hitz egitera dator santutxuarra: FUTBOLA eta BERTSOLARITZA. Horrela, hizki larriz.   Audiogintzak jauzi handia eman du azken urtean Euskal Herrian, eta podcast formatuan sortutako lanak ugaritu egin dira ezker-eskuin. Bertsolari aldizkarian bagenuen aspaldian esparru honetara

Oihana Iguaran garaile Leitzan, 714 punturekin

Oihana Iguaran garaile Leitzan, 714 punturekin Oihana Iguaranek eskuratu du puntu gehien Leitzan ospatu den Bertsolari Txapelketako Nagusiko hirugarren kanporaketan. Agin Laburu izan da bigarren, 686 punturekin; puntu bakarrarera, Iñaki Apalategi; Laugarren, Julio Soto, 678,5 punturekin; bosgarren, Unai Agirre, 674,5 punturekin; eta seigarren, Oihana Bartra, 619,5 puntu eskuratuta.   Gora doa txapelketa, zentzu guztietan, gora

[Bertso ibilbidea] Leitza

Leitza – Gipuzkoa aldetik trena hartu eta Nafarroara heldu bezain pronto egingo dugu lehenengo geldialdia. Trenetik jaitsi eta, oinez, herria zeharkatuko dugu, lehengo eta gaurko bertsolari, bertso eta leku bereziak ezagutuz. Leitzan, pilotari eta harri jasotzaileak bakarrik ez, bertsolariak ere egon direla eta badaudela ikusteko ibilbide xume honetan, ale politak, kontakizun ezberdinak, sorkuntza eremuak eta

30 urtean zehar lan asko eginez bertso munduarentzat pilatutako altxorra

30 urtean zehar lan asko eginez bertso munduarentzat pilatutako altxorra – Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: artxiboa   Proiektu xume bat da Bertsolari. Bulegoa baino biltegia da Andoainen daukaguna, bakoitzak bere etxetik egin izan du lan, soldatapeko jornada oso bat ez da osatzen soldataren bat jasotzen dutenen artean, bilerak kafetegi eta tabernetan egin izan ditugu beti.