2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

 

BERTSOLAMINTZA V: Xabier Aierdi

Bertsolamintza Xabier Aierdi –  Testua: Xabier Aierdi Argazkiak: Bertsozale Elkartea eta Bertsolari aldizkaria   POSDODOISMOA. Bertsogintzaren inguruko iritzi publikoa   Bertsolamintzaren aurtengo ekimenean parte hartu dudan bi saioetan neurritasun ausarta iradoki dut. Neu ere tentuz ibili naiz, lehenengo eta behin, bertso mundua nik baino askoz hobeto ezagutzen duen jendearen aurrean egonik, nireak bigarrenik halabeharrez hausnarketa marginala

XABIER AIERDI URRAZA: “Bertso-mundua tradizio moderno bat da”

Xabier Aierdi –  Testua: Ainhoa Agirreazaldegi Argazkiak: Conny Beyreuther   Xabier Aierdi Urraza. Zeberio (Bizkaia) 1957.   Soziologia eta Politika Zientzietan (Deustuko Unibertsitatea) eta Kazetaritzan (EHU) lizentziatua. Doktorea da Soziologian eta EHUko Soziologia fakultateko irakasle titularra izan da oraintsu arte. Pixkanaka, erretiroa hartzen ari da unibertsitateko lanetatik. Migrazio, identitate eta etnizitate gaietan aditua da, eta

BERTSOLAMINTZA I: Beñat Gaztelumendi

Beñat Gaztelumendi bertsolamintza – Testua: Beñat Gaztelumendi  ABIAPUNTU BAT   Bertsogintzaren ezinbesteko ezaugarria da gogoeta: plazarik plaza dabilen bertsolariak etengabe aztertzen du inguruan duen mundua, bere kokapena eta bere ahotsa. Tarteka, ordea, arnasaldi luzeagoko hausnarketak ere eskatzen ditu ibiliak. Maiatzean eta ekainean Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan egin ditugun Bertsolamintza jardunaldiek eman digute horretarako

Idoia Ilundain irabazle Mikel Laboa katedraren sarian

Idoia Ilundain – Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia titulua dauka Idoia Ilundain Iribarrenek garatutako lanak, eta berak eskuratu du UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak banatutako I.GRAL saria, gradu amaierako lanentzako saria. 500 euroko saria lortu du. Bi kezka dira, nagusiki, lanaren abiapuntuak: “Batetik, ahoz

Jakin-ek bertsolaritzari buruzko monografiko bat kaleratu du

Jakin-ek bertsolaritzari buruzko monografiko bat kaleratu du – “Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin”, adierazi du aldizkariak.   Bertsoari neurria hartu nahi izan diote Jakinekoek, “bertso munduan azken urteetan aldaketa esanguratsu eta sakonak gertatzen ari direlako, eta bereziki bertsolaritza (ere) badelako euskal gizartea