Ahotsak Ahotsak eztarrian sortzen dira eta haizean desagertzen. Haizeak, desagertu nahi ez duen zerbaiten usaina hartu du azken egunetan; herri honen aurkako debekuei plaza eskaini zien ahots bat isildu berri delako, akaso. Uste zabaldua da bertsolaria herriaren ahotsa dela. Ez zuen zalantza handirik egingo, Azpillagaren determinazioa ikusi zuenak: “inportantia zan gai hortan bertsotan plazan eittie
