Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste
Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste Bertsogintza den sokatira hontan gogo, belarri ta aho zer eta nola, nork eta nori non eta nondik esango aurrera nahiak, atzerakargak ta urratu gabe [...]
Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste Bertsogintza den sokatira hontan gogo, belarri ta aho zer eta nola, nork eta nori non eta nondik esango aurrera nahiak, atzerakargak ta urratu gabe [...]
Albotik beha egonik - Egunean Behin erori den egunean lau urtean behingo jokoak goia jo du. BEC eta Nafarroa Arena elkarren artean desberdinak dira baina, funtsean, berdinak: ekitaldi handietarako makroespazioak, [...]
Ispilu bat norberarena, eta besteentzako lain - “Bilbaoko kaleak / gora eta behera, / errekatik mendira, / batzuk artezak, / gehienak zeiharrak (...) / higuindu ditudan gizonak / kaleak, / [...]
Zer den ez dakidan zera hori - Zergatik gustatzen zaizkigu bertsolari batzuk beste batzuk baino gehiago? Harreman pertsonalaz haratago ari naiz, esan gabe doa. Zergatik iristen dira batzuk beste batzuk [...]
Edonon dago gai bat - Asteartea da eta bilera hasterako ilundu du. Argi daramate burua, baina. Aste horretako saioari errepasoa, eta hurrengoak prestatu. Pasa berri dena baloratu. Datorrenari heldu berriro. [...]
Bilduta bai, batuta ez dakit - Jai Alai Biltokian elkartu gara larunbat arratsaldez, beste behin ere Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa entzuteko. Hego haizea kanpoan, eta Asier Azpirozek hasierako agurrean esan [...]
2024 urteari itxiera eman eta 2025 urteko egitasmoa eta aurrekontua onartu dira.
Diskurtso guztiak errespetagarriak dira? - Ainhoa Urien Telletxe Galdera horri emandako erantzunaren bila hasi bazara testua irakurtzen, gutxienean, galderak bete du bere funtzioa. Amuari heldu diozula ematen du eta, behin [...]
VII Bertsolamintzari behakoa - Bertsolamintza gogoeta saioa da. Eta hori eskatzen zaie txostengileei, gai jakin bati buruz gogoeta egitea eta hori konpartitzea. Hausnarketek, eztabaidek, alde eta kontrako argudioek utziko dute [...]
Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.
Kalamuatik Santa Eufemira
bitartin dago Markina
oraintxe dala seirehun urte
edo aurretik egina
jaiotakoak eruten dira
bautizatzera Xemeina
heriotzia datorrenian
daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)