Martxan da 39. Basarri Bertsopaper Saria

Martxan da 39. Basarri Bertsopaper Saria – Euskara eta bertsogintza sustatzeko asmoz antolatzen du Zarauzko Udalak sariketa hau, eta lanek ondorengo baldintzak izan beharko dituzte:   – Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu. – Gaia librea izango da. – Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da. – Parte hartzaileek gehienez bi lan

Gaurtik zabalik II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa – Azkoitiko Udalak, Euskara sailaren eskutik, II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu du. Gaur zabaldu da lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 17an itxiko da.     Iaz bezala, sariak hiru kategoriatan banatuko dira. Gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik gorakoa, eta Azkoitia Saria. Bertso sorta

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa sorta irabazleak

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa sorta irabazleak – Bertsularien Lagunak Elkarteak zabaldu ditu jada Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa bertso sorta irabazleak. Komunikazioa akats batengatik epaimahaiak ez zuen Unax Aizpurua Ibargarairen sorta jaso, eta irakurri ondoren irabazlea zela baloratu zuen, baina era berean banatuak ziren sariak kendu gabe.      GAZTEEN MAILA   PARISKO DIRDIRA EGILEA: Unax

Abian da Altzako XIII. “Arantza Hernandez Eceiza” bertsopaper lehiaketa

Abian da Altzako XIII. “Arantza Hernandez Eceiza” bertsopaper lehiaketa – Bizarrain Euskara Elkarteak antolatzen du ekimena, Altzako bertsozaleen eta Altzania elkartearen laguntzaz.  Gaiak eta neurriak libreak dira, eta bertsopaper bakoitzak gutxienez 3 bertso eta gehienez 8 izan ahalko ditu. Lanak aurkezteko epemuga maiatzaren 10 arte izango da, bizarrain@altza.net emailera bidalita. Maiatzaren 15ean ezagutaraziko da epaia.

Aner Peritz da aurtengo Basarri bertsopaper sariketako irabazlea

Aner Peritz da aurtengo Basarri bertsopaper sariketako irabazlea – Zarauzko Udalak eman du jakitera 38. Basarri Bertsopaper sariaren irabazlearen izena. 11 lan aurkeztu dira, denak “maila onekoak” epaimahaiaren aburuz. Aner Peritzen bertso sortak  “ZOPA HOZTEN ARI ZAIZU” izenburua darama. 2019ko edizioan bigarren saria lortu ondoren, 19 urteko bertsolari zarauztarrak lehen aldiz irabazi du Basarri Bertsopaper