Bilaketa: boxeo
Emaitzak: 10

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Kolpea

2025-02-28 Oier Etxeberria

  Kolpea - Profesionalen binakako pilota txapelketan, diferentzia atzelariek markatzen dute. Atzelarien joak. Tartean badira kirolari saiatuak ere, lanaren poderioz gutxi galdu, aurrelariari lagundu eta kantxan lekua ongi hartzen dutenak. [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Berriz zapalduko dut bertso eskola

2024-05-08 Peru Abarrategi

Ez dakit bertsolari guztioi gertatzen zaigun edo ez, niri gertatzen zait. Amaitu zen abestea tokatu zitzaidan txapelketa eta nik oporrak nahi nituen, lanean hilabeteak eta hilabeteak jarraian egiten dituenak bezala, oporrak nahi nituen. Eskertzen dut horrelakoetan lagun talde ez oso bertsozalea izatea, ez dut urrutiegi joan beharrik bertsolaritza mundutik ihes egiteko, Aramaion bertan egin dezaket reset delakoa betiko lagunen artean. Baina bueno, garrantzitsuena, aste honetan berriz ere zapaldu dut bertso eskola.

Igel artean zintzarri bat

2023-12-28

Igel artean zintzarri bat - Gorka Peñagarikano Goikoetxea, ARGIAn. XV. Kopla Txapelketa Non: Hiruputzu gaztetxean (Zarautz) Noiz: Abenduaren 22an Koblakariak: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, [...]

Bertso asteburua

2018-12-19 Aratz Igarzabal

Bertso asteburua - Pasa den asteburu hau intentsua izan da bertso saioei dagokienean. Hiru saio erabat ezberdin, eta aldi berean berezi. Ostiralean lehen saioa Ordiziako herrikoan izan genuen, urtebete da [...]