Bilaketa: entzulea
Emaitzak: 189

Entzulea

2020-11-26 Iker Gorosterrazu

Entzulea - [caption id="attachment_46237" align="aligncenter" width="960"] Antzuola. Arg: Goiena[/caption]   Entzule izatea sekula ere ez da erraza izan. Ttikitatik bertzeen hitza aditzen ikasteko ahaleginak egin ditugu baina aunitzetan gurea bakarrik [...]

Fundamentua egitea

2024-03-26 Ekhiñe Zapiain

Pasa den astean ostatuan trago bat eskatzen ari nintzela, zer eta ondoan ezagun bat jarri zitzaidan. Ezaguna diot, biok genuelako elkarren berri baina parranda giroan baino ez genulako hitz egin ordura arte.  Larunbat ilunabarra zen, eta igartzen zitzaion lagunekin bazkariren bat edo suertatu zitzaiola (edo poteo eraginkorra izan zuela), mingain lodiz hasi baitzitzaidan hizketan.

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Hitzak soilik baloratzen dira

2024-02-05 Aissa Intxausti

Gorputza tente eta altu kantatzeko esaten ziguten bertso-eskolan umetan. Bertsoak saldu egin behar omen dira, eta urteak joan ahala ikasi dugu bertsoa saltzeko moduak bertsoaren edukiak berak beste, edo gehiago, balio duela. Aldatu dugu lehen bertsoa kantatu ostean jartzen genuen “barkatu, kaka, gaizki egin dut” aurpegia, eta ikasi dugu, horren ordez, irribarre txiki bat egiten, eta ez dadila nabaritu barruko amorrua.