Bertsolariak idazle

 

Bertsolari&Kazetari

Bertsolari&Kazetari – Testua: Antxoka Agirre   Zorionak Nerea Ibarzabali. Datu bat: Nerea, Bizkaian; Amets Arzalluz, Iparraldean; Saioa Alkaiza, Nafarroan, Beñat Gaztelumendi Gipuzkoan. Denak txapeldunak. Denek Kazetaritza egin dute. Hainbat kasu gehiago daude. Kasualitatea ote? Bertsolariak kronikari sozial apartak dira! pic.twitter.com/sIfuMP1vBQ — Txema Ramírez de la Piscina (@txeramirez) December 19, 2021   Ibarzabalek Bizkaikoa irabazi berritan,

[PERLAK] Perla solteak. Patxi Tellaturen debuta: Albazeteko bertsolaria!

Patxi Tellaturen debuta – Jon Maiak 1997ko Nagusiko final hartan azken agurrean “Ama Extremadura/ aita Zamoratik/ abuela ta abuelo/ haien aurretik” hura abestu zuenean distira gogoangarria egin zuen etorkinen semea den bertsolariaren irudiak. Geroztik, euskal jatorrikoak ez diren abizenak hainbatetan ikusi izan dira taulatu gainean, herrialdeetako txapelak irabazten, besteak beste. Bide hau ireki zuena Paco

30 urtean zehar lan asko eginez bertso munduarentzat pilatutako altxorra

30 urtean zehar lan asko eginez bertso munduarentzat pilatutako altxorra – Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: artxiboa   Proiektu xume bat da Bertsolari. Bulegoa baino biltegia da Andoainen daukaguna, bakoitzak bere etxetik egin izan du lan, soldatapeko jornada oso bat ez da osatzen soldataren bat jasotzen dutenen artean, bilerak kafetegi eta tabernetan egin izan ditugu beti.

Antxoka Agirre: «Kazetaritzaren ikuspegitik gauza oso bitxiak, bereziak eta berriak egin ditu aldizkariak»

Antxoka Agirre – Amagoia Mujikak Gaur8-n.   Aldizkariaren 30 urteak oso gertutik bizi izan ditu, toki desberdinetik garai bakoitzean. «Aldizkariaren sorreratik bertan nagoela esan daiteke. 1991n hasi zenean aitaren proiektu pertsonal bat zen eta inguruko jendea inplikatu zuen. Niri asko gustatzen zitzaidan marrazkiak egitea eta horretan hasi nintzen, marrazkiak egiten. Gero beti egon naiz inguruan.

Kazetari beteranoen begirada: Joxean Agirre

Joxean Agirre – Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: Conny Beireuther   Kazetari beteranoaren begiradak ziento bat istorio gordetzen ditu, garai batean biharamunean kontatzeko jaso eta inoiz ahaztu gabekoak. Baita kontatu gabekoak ere, bidean egindako zauriren batekin batera. Kazetari beteranoaren begiradak asko ikusi duenaren zorroztasuna izan ohi du, eta beste norbaiti oharkabean pasatu zaizkionak argitara ekartzeko berezko