Bertsohop 2013

 

Ødei: «Akuilu bat da niretzako rapa egitea, terapia moduko bat»

Akuilu bat da niretzako rapa egitea, terapia moduko bat – Iker Gurrutxagak Gaur8-n. 2020an ezagutu genuen «Terapia» kantua, bideoklip ilun batekin aurkeztu ziguna Ødei rap abeslariak eta iluntasun horri nolabait ere eutsi dio izen bereko disko berria kaleratu duen honetan.       Zer den rapa eta zer ez desberdintzen kosta egiten zaigu batzuetan; izan

Argentina IV: Payada eta rapa, aurrez-aurre

Payada eta rapa – Testua: Oihana Iguaran Argentinan, Hego Amerikako beste hainbat herrialdetan bezala, ahozko inprobisazioak tradizioan du oinarria eta payadoreak dira horren ordezkari. Ez da, ordea, azken urteotan emanaldi moduan ikus daitekeen inprobisazio mugimendu bakarra. Hiri inguruetan asko zabaldu da hip hop mugimendua eta raperoen ahotsak indarra hartu du. Bi mugimenduok ez dira elkarri

Gutxiago falta da

Gutxiago falta da

Gutxiago falta da Hilabeteak pasatu dira Maialen Lujanbiok Iruñean, 13.000 lagunen aurrean txapela irabazi zuenetik. Bada aski denbora tarte, braille sistema izango balitz bezala, 2022ko abenduak 18 hartako oilo-ipurdiak irakurtzen saiatzeko; baita hilabete iraun zuen bertso-itzuliak sortutako sentsazioei hitzak jarri eta gure buruei galdera egiteko ere: atzera begiratzen dugunean, zergatik eta nola gogoratuko dugu 2022ko

Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste

Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste

Apunte kolektibo batzuk, txapelketaz eta beste Testua: Ainhoa Urien Telletxe   Bertsogintza den sokatira hontan gogo, belarri ta aho zer eta nola, nork eta nori non eta nondik esango aurrera nahiak, atzerakargak ta urratu gabe ez dago artea hori da eta finalak gaur Nafarroa arrago izan izan da arrago (bis) gauzak gertatu daitezkeenean gertatzen direla

Mundu txiki kontzentratuak

Mundu txiki kontzentratuak Uztailean, adin batetik beherakoen bertso-mundua ondoen identifikatzen duen emotikonoa, bihotz-begidun aurpegitxoarena da. Bertso-udalekuen sasoia da, Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan, Larraulen. Ondo estekaturik ditu Bertsozale Elkarteak, elkarren artean, bere estrategia eta sail ezberdinak, eta ikusiko duzu nola udalekuek balio duten ohiko bertsolarientzako plaza modura ere, edo kultur-sorkuntzaren transmisio-bide egokiak direla ohartuko zara, eta balio