Paulo Txikia

 

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: heriotzak taulatu gainean bisita

heriotzak taulatu gainean bisita – Bertsoari eman zion bere bizia Txirritak, eta heriotzak ere horrela harrapatu zuen, bertso saio batean emandako ondoezak eraman zuen. Txapela irabazi, omenaldia jaso eta gutxira izan zen, gerra hasi aurretik, 1936ko ekainean. Garaiko prentsan dezenteko oihartzuna izan zuen jazoerak.     ‘A consecuencia de un ataque en Goizueta Txirrita moribundo’,

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: omenaldiaren kronika (1936)

omenaldiaren kronika – Txapela irabazi berritan egin zioten omenaldia, Txirrita garaiko bertsolari eta eragile garrantzitsuenez inguratuta ageri dena da bertsolaritzaren historiako argazki ezagun eta ikonikoenetako bat. El Día egunkariaren azalean Ander Arzelus Luzearrek sinatzen du, kazetari, eragile eta EAJko militate garrantzitsua bera, besteak beste euskarazko lehen irratsaioko gidaria izandakoa. Testua luzea da eta egun osoko

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: Txirrita eta Arcipreste de Hita

Txirrita eta Arcipreste de Hita – 36ko txapelketarekin hartu zuen sonak bertsozaleez harago zabaldu zuen Txirritaren mitoa. Bertso mundutik urrun samarretik idatzia dirudi Diario de Navarraren azalean bertsolariaren argazki eta guzti argitaratu zen soslai honek. Hernaniarraren itxurarekin jolasten du, eta bertsolaritzaren eta poesiaren badaezpadako harremanari ere heltzen dio, beste klasiko bat.     ‘Este es

[PERLAK] Txirritaren arrastoa

Txirritaren arrastoa – 1930eko hamarkadako bi txapelketen kroniketan nahiz Ramosen elkarrizketan nabaria da mito bizi bat zela hernaniarra. Fernando Amezketarraren pareko ateraldi eta pasadizo andana egozten zitzazkion, eta bertsolariek eurek ere maisutzat zeukaten. Adinak eta kiloek nahieran mugitzea eragozten bazioten ere, jendeak bere presentzia eta bertsoak eskatzen zituenez, plazarik plaza jarraitzen zuen eta alde batetik