Bertso-udalekuak

 

Bertso Udalekuak beteta izango dira uda honetan

Bertso Udalekuak beteta izango dira uda honetan – Martxoaren hasieran zabaldu zuen Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko lehen fasea: bertso eskoletako kideek edo gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek zuten izena emateko aukera. Tarte horretan bete ziren Amaiurko eta Irañetako txandak. Bigarren izen-emate epean Zuhatzako eta Larraulgo txandetan gelditu diren azken lekuak eskaini dira

Hurrengo bertso udalekuak, Zuhatzan

Hurrengo bertso udalekuak, Zuhatzan – Pasa den asteburuan egin zituzten azkeneko ekimenak Muxika eta Idauze-Mendin. Amaitu dira, beraz, uztaileko eginbeharrak, eta jada Zuhatzako udalekua da geratzen den bakarra.   Amaitu dira Muxikako (Bizkaia) eta Idauze-mendiko (Zuberoa) Bertso Udalekuak. 15-18 urte bitarteko gazteek bederatzi egun igaro dituzte haien sormena elikatuz, sormena oporrak hartzen ez dituen diziplina izaki. 

Datorren astean hasiko dira Bertso Udalekuak

Datorren astean hasiko dira Bertso Udalekuak – Datorren astetik goiti bertso udalekuak hasiko dira: uztailaren 7an Orion hasiko dira; Irañetan, Muxikan eta Idauze-Mendin ere izango da parte hartzeko aukera, eta abuztuaren 24an amaituko da ekimena Zuhatzan.   Martxoan eman zuten izena 200 bat lagunek, 9 urtetik hasi eta 18 urtera bitarte, Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez.

Bertso Udalekuak datorren astean hasiko dira

Bertso Udalekuak – Uztailaren 4an hasiko dira Orion, Itxaspe baserrian, eta jarraian lekukoa hartuko dute Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatzako akanpalekuek. 200 gazte inguruk gozatuko dute bertsolaritzaz uda honetan aisialdi gune hauetan. Orion 12-13 urte bitarteko gazteak bilduko dira, 38 lagun denera, uztailaren 4tik 10era bitarte. Jardunaldi hauek bukatu eta hurrengo egunean, uztailaren 11n, hasiko

Muxikako udalekuak, gozamen iturri

Abuztuaren 2tik 9a bitarte Bertso Udalekuak izango dira Muxikako Gorozikan. 9-11 urteko 45 haur izango dira bertan bertsoaren inguruko lanketak egin eta elkar ezagutzen. Udalekuetan Euskal Herriko hainbat bertso-eskolatako haurrak elkartzen dira eta zenbait egun elkarrekin igarotzen dituzte. Zenbait kasutan, betirako iraungo duten lazoak eraikitzen dituzte haurrek. Tarteka, gainera, bertsolarien bisitak ere izaten dituzte. Dudarik