Umorean nahiz bestela – Miren Garatek Gipuzkoako Hitzan. Nahi berezi bat zuen Unai Mendizabalek (Zizurkil, 1992) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreko fasean: “Orain lau urte ez bezala, pisuzko gaiei eta gai sozialei ahalik eta ondoena erantzuteko intentzioarekin joan nintzen”. Umorea egiten duen bertsolariaren etiketa jarri zaiolako irudipena eduki izan du, eta, horren erakusle, saio arruntetan, gehientsuenetan,
