2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu dute

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu dute –

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkezteko ekitaldia egin du Bertsozale Elkarteak Amasa-Villabonan
 
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu dute
 

Beatriz Egizabal aktoreak zuzendu du aurkezpena, umorea tresna gisa hartuta Hitza hartu duen lehenengoa izan da Gontzal Agote, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Talde Antolatzaileko kidea: “Plazarik gabe ez dago txapelketa ulertzerik, plazak behar ditu bertsoak. Kostatu da, baina, zorionez, berpiztu da bertso plaza: berriro ere bertsolariak, zaleak, antolatzaileak, bertso-eskolak jo eta su dabiltza. Orain bai: egin dezagun txapelketa bat ahalik eta ederrena… Orain bai, badira baldintzak txapelketaren jiran zazpi lurraldeetan barna sortzen, kantatzen, ikasten, gozatzen eta goldatzen ibiltzeko”.

Irantzu Idoate eta Maddi Agirre izan dira aurtengo Eskolarteko txapeldun eta txapeldunorde, eta haiek arduratu dira bertsoak abesteaz. Iruñerriko bertso-eskolako Beñat Astizek eta Lide Arrietak eta Jon Maiak hartu dute parte kantuan. Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak ere bertan izan dira, noski, eta Egizabalek haien lanaren zailtasunean eta garrantzian jarri nahi zan du fokua. Gai-jartzaile eta epaile taldetik Idoia Anzorandiak eta Nerea Bruñok hitz egin dute.

 

Aurtengo sintonia

Nerea Erbiti Iruñeko musikariak sortu du, bere taldearekin batera, saioen aurretik entzungo dugun melodia.

 

  • Rakel Arbeloa: bateria eta atabala
  • Xanti Etxeberria: kontrabaxua
  • Amets Aznarez: tronboia
  • Ion Celestino: tronpeta
  • Nerea Erbiti: ahotsa eta panderoa
  • Josu Marti: grabaketa eta nahasketa
  • Moisés Berdonces: masterizazioa

 

Txapelketa Nagusiko informazioa jasotzen duen aldizkaria ere aurkeztu du elkarteak.

 

Lehen saioak Getxon eta Arrasaten

Irailaren 24an eta 25ean izango dira Getxoko eta Arrasateko saioak, hurrenez hurren. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta egunean bertan ere izango dira leihatilan.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu dute