Danel Goikolea hil da

Danel Goikolea hil da –

Igandean hil zen Danel Goikolea bertsolari arrasatearra, 52 urterekin. Almen bertso eskola historikoko ikasleetako bat izan zen, Felix Iñurrategi, Jon Iñaki Isazelaia, Arantzazu Loidi, Aitor Sarasua eta Jon Sarasuarekin batera, besteak beste. 

Danel Goikolea hil da

Bertsolari aldizkarian ale bat atera genuen ALMENen inguruan. Bertan agertzen da Danel.

 

Justuki bere maisu Xanti Iparragirreri eskaini zion azken bertso publikoa, urtarrilaren 4ean Eskoriatzan.

Danel Goikolea hil da

 

Txapelhandiak gure artean
eman du bere itzala
maisua izan zaitugu eta
ez da suerte makala!
Nola dantzatu erakutsiaz
bizia eta azala
ea guk ere egiten dugun
zuk nahi zenuen bezala.

Hitzak neurtzeko doaiarekin
etorria Añarbetik
etenik bako borrokalari
maite zenuenagatik
oraindik ere ikusten zaitut
so zaudela txapelpetik
argi handi bat piztu diguzu
sasi guztien gainetik

 

Mondraberri hedabidean Goikolearen bizitzako zenbait pasarte dakartzate gogora: “Danel Goikolea bertsolari, artisau, margolari,… arrasatearra zendu da”

Goikoleari azken agurra gaur arratsaldean egingo zaio Arrasateko Aldai parkean, 18:00etan hasita.

Doluminak senide eta lagunei.

Danel Goikolea hil da