Gaur bertso saioak Nafarroako euskal irratietan

Gaur bertso saioak Nafarroako euskal irratietan –

‘Konfinamenduko Bertso Saioak’ egitasmoa antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdean lanean diharduten zazpi euskal irratiekin batera.
 

Konfinamenduak ezarri duen egoeraren aurrean, bertsozaleari bertsolarien emana iristearazteko beste saiakera bat da honakoa. ‘Konfinamenduko Bertso Saioak’ egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Elkarteak jakitera eman duenez “krisialdiak, bere gogorrean, komunitatea trinkotzeko aukera ekarri du mahai gainera, eta bertsoak ekarpena egin dezake bide horretan. Gainera, komunitatearekiko zerbitzu horretan aspaldi ari dira Nafarroako euskal irratiak, eta bidelagun ezinhobeak dira bertsolaritzaren zabalkundean ere”.

Bi saio izango ditugu gaur.


 

Esan Erran, Karrape eta Beleixe Irratietan.

Apirilak 23, 12:00etan (Esan Erran), 18:00etan (Karrape) eta Apirilak 24, 12:00etan (Beleixe)

  • Eneko Fernandez
  • Idoia Granizo
  • Julen Zelaieta
  • Patxi Castillo
  • Sustrai Colina

 

Aralar, Xorroxin eta Irati Irratietan.

Apirilak 23, 13:15ean (Aralar), 13:30ean (Xorroxin) eta 17:00etan (Irati)

  • Endika Legarra
  • Erika Lagoma
  • Joanes Illarregi
  • Mikel Lasarte
  • Oskar Sanz de Acedo
  • Gai-jartzailea: Miel Mari Elosegi “Luze”

Gaur bertso saioak Nafarroako euskal irratietan

Gaur bertso saioak Nafarroako euskal irratietan