[Gipuzkoako Txapelketa] Mikel Artola gailendu da Lasarten, eta final-laurdenak zehaztu dira

Mikel Artola –

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatu zen asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena. Ikusgarria izaten ari da bertsozaleen erantzuna txapelketa honetan, orain arteko saio denetan sarrerak aldez aurretik agortu baitira. Mikel Artola gailendu zen Lasarteko saioan.

Puntuazioak:

 

Mikel Artola

 

 

Zortziko Handia

Zortziko txikia

Puntu erantzunak

Hamarreko
txikia

Kartzela

Guztira

M. Artola

89

86

58

102

94

429

I. Zelaia

89

87.5

60.5

86.5

89

412.5

O. Aizpurua

89.5

86

62

89.5

74

401

U. Izagirre

91

82

63

88

73.5

397.5

A. Salegi

81.5

88

53.5

85

82

390

E. Araiztegi

90.5

73.5

67.5

81

77

389.5

 

Mikel Artolak eskuratu zituen puntu gehien, 429 puntu, eta horrela, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenerako txartela lortu. Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egin zituen eta epaimahaiko kideak honakoak izan ziren: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, Ane Errazkin Aranburu.

 

FINAL-LAURDENAK ZEHAZTUTA

 

Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, erabakita geratu dira zeintzuk izango diren final-laurdenetan kantatuko duten bertsolariak:

Zuzenean sailkatuak:

  • Haritz Mujika Lasa
  • Beñat Iguaran Amondarain
  • Beñat Lizaso Alberdi
  • Gorka Maiz Alustiza
  • Unai Mendizabal Jauregi
  • Ane Labaka Mayoz
  • Mikel Artola Izagirre

 

Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak:

  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Maider Arregi Markuleta
  • Unai Muñoa Amundarain
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
  • Ander Lizarralde Jimeno
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
  • Felix Zubia Olaskoaga
  • Unai Gaztelumendi Arandia
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Iban Urdangarin Lardizabal
  • Iñigo Izagirre Urtegaga
  • Mikel Tapia Aierbe
  • Amaia Iturriotz Etxaniz
  • Ane Zuazubiskar Iñarra

Saioak, horrela geratu dira osatuta:

 

Urriaren 19an, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 17:00etan:

 

  • Iñaki Apalategi Astigarraga
  • Beñat Iguaran Amondarain
  • Unai Mendizabal Jauregi
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Iban Urdangarin Lardizabal

 

 

Urriaren 20an, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan:

 

  • Agin Laburu Rezola
  • Haritz Mujika Lasa
  • Beñat Lizaso Alberdi
  • Maider Arregi Markuleta
  • Unai Gaztelumendi Arandia
  • Iñigo Izagirre Urteaga

 

 

Urriaren 26an, Eibarko Coliseo Antzokian, 17:00etan:

 

  • Jon Maia Soria
  • Gorka Maiz Alustiza
  • Jokin Uranga Isuskiza
  • Unai Muñoa Amundarain
  • Felix Zubia Olaskoaga
  • Mikel Tapia Aierbe

 

 

Urriaren 27an, Azpeitiako Soreasu Antzokian, 17:00etan:

 

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
  • Iñaki Gurrutxuaga Zubimendi
  • Amaia Iturriotz Etxaniz

 

 

 

Azaroaren 2an, Azkoitiako Baztartxo Antzokian, 17:00etan:

 

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Mikel Artola Izagirre
  • Ane Labaka Mayoz
  • Ander Lizarralde Jimeno
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Ane Zuazubiskar Iñarra

 

Mikel Artola