Heldu den ostiralean hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa

Heldu den ostiralean hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa –

Maeztun aurkeztu zuten Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan talde parte-hartzaileetako ordezkariek, iragan larunbatean. 280 parte hartzailetik gora dauzka ekimenak.
 
Heldu den ostiralean hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa
 

Arabako bertsolaritzak  urteetan eraiki duen mugimendua saretu eta indartzeko borondatea daukate antolatzaileek. Taldeka parte hartzen da Txapelketa honetan eta bi modalitatetan: bat-batekoan eta idatzizkoan.

  • Bat-batekoari dagokionez, 12 talde osatu dira. 3-6 bertsolari arituko dira kantuan eta horiekin batera, gai-jartzaileak, epaileak, argazkilariak, grabatzaileak eta sukaldariak. Guztira 9-12 laguneko taldeek parte hartzen dute. Taldeak antolatzaile ere badira, bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratu dira eta. Aurten, guztira, 64 lagun ariko dira bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan, hala nola, kronista, argazkilari, sukaldari, musikari. Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (hiru talde).
  • Idatzizko modalitatea ere antolatu da,  16 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kideak… Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte. Arabako zortzi eskualdetako ordezkariek parte hartuko dute bertso jarrien modalitatean. Bat-bateko modalitatearen saioak egiten direnenean parte hartuko dute talde hauek.

 

Kanporaketak (12 saio)

Urtarrilak 27: hiru saio: Gasteiz (bi saio) eta Oion
Urtarrilak 29: Laudio
Otsailak 3: Gasteiz
Otsailak 4: Aramaio eta Agurain
Otsailak 5: Narbaiza
Otsaila 10: Aramaio (bi saio)
Otsailak 11: Murgia eta Corres

Finalaurrekoak (3 saio)

Otsailak 26, igandea, 1.finalaurrekoa: Aguraingo Zabalarten
Martxoak 4, larunbata, 2.finalaurrekoa: Bastidako Kultur Etxean
Martxoak 12, igandea, 3.finalaurrekoa: Murgia, Zuiako udaletxean

Finala

Martxoak 25, larunbata, Laudio

Heldu den ostiralean hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa