Larunbatean Mikel Laboa Saria ospatuko da

Mikel Laboa Saria

Mikel Laboa Saria

 

Mikel Laboa sariketa sei urtez jokatu da Antiguo auzoan, Donostian; bertsolari gazteentzako sariketa da berau. Larunbatean ospatuko da, arratsaldeko 18:30etan, Doka Kafe Antzokian. Honako sei bertsolariak arituko dira kantuan:

 Sarai Robles
 Andoni Mujika
 Kerman Diaz
 Paule Loizaga
 Txaber Altube
 Nahia Sasco

 Egin beharreko lanen berri eman du Bertsoa.eus atariak:

 Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Zortziko handian, binaka, hiruna bertso
 -Zortziko txikian, binaka, hiruna bertso
 -Bina punturi erantzun
 -Hitza emanda bertso bat

 Behin ariketa hauek eginda, puntuazio onena lortzen duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Honako ariketa hauek izango dituzte buruz burukoan:

 -Sei puntuko motzean, binaka, hiruna bertso
 -Puntutan binaka sei bertso osatu arte
 -Bakarka hiru bertso, nahi duten neurri eta doinuan

Mikel Laboa Saria