Mintzola Mintegia azaroaren 26an izango da

Mintzola Mintegia azaroaren 26an izango da –

Ahozko kultur sorkuntzaren inguruko ikerketen berri jaso ahalko dastreaming bidez da www.mintzola.eus atarian. GRAL Sariaren banaketa ere orduan egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.
 
Mintzola Mintegia azaroaren 26an izango da
 
Urteroko hitzordua da UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean antolatutako Mintzola Mintegia. Bi erakundeok zuzenean sustatutako ikerketak edota beste zenbait ikertzailek beren ekimenez garatutakoak ezagutzeko aukera ematen du saioak.
 
 UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak aurten banatutako bi proiektu sarien onuradunak izango dira gurean: Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntza: bi ikusezin, elkarri begira. Lehen hurbilpen baterako, bertsolaritzaren kasua aztergai ontzen ari den Maialen Akizu, eta Bertsolaritzaren erresistentzia funtzio belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea proiektua aurkeztu duen taldea (Ines Huartek, Leire Amenabar, Miren Aiertza, Ane Bengoetxea eta Ana Villanueva). Kepa Matxainek iaz eskuratu zuen proiektu saria eta saritutako proposamena aurkeztuko du: Bertsolaritzaren autonomia estetiko baten bila: distortsioak eta arrasto batzuk.
 
Kilometroak eta Mintzolaren elkarlanetik sortu da  Pello Mari Otaño Beka ere, aurten. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek ondutako Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa ikerlana aurkeztuko dute Mikel Artolak eta Unai Mendizabalek.
 
Amaitzeko, Maddi Soroa bertso-eskoletako kantaeraren lanketari buruz mintzatuko da.

 

Mintzola Mintegia azaroaren 26an izango da

 

Gradu Amaierako Lanentzako Saria

Iaz eskaini zuten antolatzaileek lehen aldiz jada amaituta dauden ikerlanentzako Gradu Amaierako Lanentzako Saria, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Idoia Ilundainen Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia lanak eskuratu zuen saria, eta proiektua bera ezagutzeko aukera izango da aurtengo mintegian. 

 

 

Bestalde, sariaren bigarren deialdian onuradun izan den ikerlana ezagutuko dugu, hitzorduaren amaieran. Nor ote? Laster ezagutuko dugu: azaroaren 26an, Mintzola Mintegian.

Egitarau osoa hemen.

Mintzola Mintegia azaroaren 26an izango da