Udaberrira atzeratu dute Arabako txapelketa

Udaberrira atzeratu dute Arabako txapelketa –

Txapelketa urtarriletik apirilera bitarte «behar bezala» egiteko baldintzak ez direla betetzen adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak.

 

Udaberrira atzeratu dute Arabako txapelketa
Arg: EITB

 

«Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honekin eta pandemiaren egoera honetan txapelketaren helburuetako batzuk betetzea zaila delako».  Elkarteak dioenez «Araban bertsolaritzaren erakusleiho izateko, bertsolaritza aktibatzeko eta zabaltzeko, bertsozaleak kohesionatzeko eta berriak sortzeko helburuarekin» egiten da, besteak beste, txapelketa, .

Oraingoz ez dute jakitera eman txapelketarako fetxa berririk.

Udaberrira atzeratu dute Arabako txapelketa