Zabaldu dute Punttuka bertso eskolan izena emateko epea

Zabaldu dute Punttuka bertso eskolan izena emateko epea –

Aiurri hedabideak jakinarazi duenaren arabera, 2020-2021 ikasturterako Andoaingo haurren bertso-eskolan izena emateko epea zabalik dago. 10 urtetik aurrerako gazteentzako izango da, ostegun arratsaldeetan, Bastero kulturgunean. Ikasle talde bakarra izan ezkero, 17:00etan eta bi talde izan ezkero, 18:00etan litzateke bigarren saioa. Eskolak ordubete iraungo du.

Zabaldu dute Punttuka bertso eskolan izena emateko epea

Uda ostean dena ondo badoa, bertso-eskolako ikasturtea, urriko lehen astetik aurrera hasiko litzateke eta ekaina bitarte.  Urte osoko kuota 80 eurokoa izango da. Bertso eskolaren arabera, “guk beti honakoa diogu: probatu nahi baduzu, bertso-eskola barrutik ezagutu, etor zaitez saio batera inongo konpromezurik gabe eta ondoren hartu jarraitzeko edo ez jarraitzeko erabakia!”

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko idatzi punttukabertsoeskola@gmail.compostara edo deitu 630492945 zenbakira.

 

Zabaldu dute Punttuka bertso eskolan izena emateko epea