Zure sormena trebatu nahi baduzu, eman izena egonaldi honetan

Ahots Baten sormen egonaldian izena emateko epea zabalik

Iaz Mikel Markezen bisita jaso zuten, besteak beste / XDZ

15-20 urte arteko gazteentzat egonaldia antolatu dut Mintzolak. Bertsotan, antzerkian, kantugintzan eta literaturan trebatzeko jardunaldiak izango dira abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan.  Izena emateko epea zabalik da urriaren 30era bitarte, www.mintzola.eus atarian eskaria eginez (formulario hau betez) edota 943 69 38 70 telefono zenbakira deituz. 
 
Egonaldia izanagatik, aritzeko aldia izango da honakoa: Egunero adierazpide bat lantzeko aukera izango du taldeak eta sortzaile ezagunen bisitak izango dituzte. Bost eguneko egonaldian harreman sarea osatuko dute gazteek eta elkarrekin adierazpide ezberdinak esperimentatuko dituzte. Iaz ere egin zuten egonaldia eta aurten errepikatzea erabaki dute. 

 

Antolatzaile lanetan Mintzola Ahozko Lantegia, Bertsozale Elkartearekin,Ikastolen Elkartearekin, EHAZErekin, Euskal Kantuzaleen Elkartearekineta ipuingintzan aritu eta aditu direnekin aritu da elkarlanean.
Informazio gehiago, hemen.
2015eko egonaldia nolakoa izan zen iruditan ikusi nahi? sar zaitez hemen!