Ez al zara bertso eskolan parte hartzera animatu? (Bagera Elkartea)

Bagera Elkartea

Bertsozaletasuna batzuek txiki-txikitatik daukate, baina ez da guztien kasua, bistan dena. Hamaika dira bertsoa adinean aurrera eginda topatu dutenak, beti inguruan izan arren arreta handirik jarri ez ziotelako, edo norberak daukan sormenerako grinak ez zuelako sekula kanal hori lantzeko aukeraz hausnartu. Tentatuta al zaude? Hizkuntzarekin eta zure buruarekin jolastu nahi al duzu?ç

Bada animatu. Euskal Herrian barna badira aski txoko bertsogintzan murgiltzeko, eta lotsa atarian uzten da beti. Adibidez Hernani inguruan bizi bazarete, Bagera Elkarteak horretarako aukera eskaitze du, eta garaiz zabiltzate oraino.

 

Bagera Elkartea

 

Helduentzako bertso-eskola Bagera Elkartean

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz!

Ikastaro honetan barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango da Izarne Zelaia Arratibel bertsolariaren laguntzaz.

Eguna eta ordua: Astelehenetan, 18:30-19:30.

Tokia: Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).

Hasiera data: 2016-11-07        Amaiera data: 2017-05-29

Izen ematea: bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.

Bagera Elkartea