'Uharte bat Venusen' liburua kaleratu du Xabier Amurizak

Uharte bat Venusen –

Unai Sarriugartek El Correon.


Bere azken lanean mundu eta zibilizazio baten inguruan mintzatu zaigu bizkaitarra, bata, lurraren antzekoa, eta, bestea, berriz, gurearekin ezberdintasun ugari aurkezten dituena, eta, garapen kultural ikaragarria duena

 

Uharte bat Venusen
Arg: Diario Vasco

 

‘Uharte bat Venusen’ liburua kaleratu du Xabier Amurizak. Bere azken lanean mundu eta zibilizazio baten inguruan mintzatu zaigu bizkaitarra, bata, lurraren antzekoa, eta, bestea, berriz, gurearekin ezberdintasun ugari aurkezten dituena, eta, garapen kultural ikaragarria duena.

Amurizak duela 50 urte euskaratu zuen Aldous Huxleyren ‘Bai mundu berria’ obra izan da ‘Uharte bat Venusen’ idazteko aurrerapausoa. Liburu bi hauek zenbait antzekotasun aurkezten dituzte, urteetan barrena batutako ideiak eta testuak biltzen baitira bertan. Dena den, Huxleyren lanean jazotakoaren kontrakoa gertatzen da, zibilizazio atzeratu batek aurreratu bat ezagutu beharrean, aurreratuak baitira topo egiten duten bi munduak.

Mundu berri honek duen xede esanguratsuenetako bat euskarahizkuntza bera da. Izan ere, gure zibilizaziotik datozenek arraro xamar ikusiko dute etorkizun horretan darabiltena, euskara batutik oso urrun baitago, askoz aurreratuagoa ere bada.

Xabier Amuriza bertsolari, politikari eta idazle berritzaile bizkaitarra dugu. Amurizak bere idazle ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu, hala nola, saiakera, poesia, eleberrigintza, narrazioa, itzulpengintza, biografia eta bertsolaritza.

Baita zenbait abesti konposatu eta disko kaleratu ere. 2019. urtean Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria eskuratu zuen, bertsolaritzan eragindako «iraultzarengatik» eta literaturan, itzulpengintzan eta euskaran egindako lanarengatik. Gainera, politikari izandakoa da alderdi ezberdinetan, Euskal Herritarrok-en eta Herri Batasunan, tarteko. Eusko Legebiltzarreko parlamentari izatera ailegatu zen Bizkaiagatik eta baita Bizkaiko Batzar Nagusietako kidea izan ere.

Uharte bat Venusen