'Mundu hau uzten bazun' doinuaren jatorriaz

Bai al dakizu nondik datorkion ‘Mundu hau uzten bazun’ doinuari bere izena? Hamarreko txiki hau Joxe Lizasok kantatu zion Manuel Olaizola ‘Uztapide’ri, bere hiletan. 

 

Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909ko maiatzaren 10a – Oiartzun, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian.. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago dagoela. Horregatik maiz bertsolaria zestoartzat hartua izan da. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe ibili zen morroi, eta baita mendiko hainbat lanetan ere, harik eta azkenik, Donostiako Cervezas El León garagardo-lantegian finkatu zen arte. 1952an ezkondu eta Oiartzungo Ergoien auzoko Langantzerrene baserria hartu zuen bizileku. Han hil zen 74 urterekin.