











Hernandorenaren bertsioa – Hernandorenaren txapelketek eten bat izan zuten 1950eko hamarraldiaren erdialdera. Parisera aldatu zuen bizitokia familiarekin eta Parisko Cervates dispensarioan lortu zuen lana dentista gisa. Dispensario hau SIA (Solidaridad Internacional Antifascista) erakundeak sortu zuen errefuxiatu espainiarrei laguntza zerbitzuak eskaintzeko, eta hamar urte egin zituen bertan lanean zizurkildarrak. Parisen egonagatik, ordea, ez zion bertso munduaren
Bertsolariak Parisen – Gerrak eta gerraondoko errepresio frankistak bertsolaritzaren berriak isilarazi egin zituen luzaroan. Garaiko prentsan ageri den lehen saioa 1945ekoa da, Tolosan egindakoa. Bertsolaritzaren eragiletzak bizi izan zuen suntsipenaren adierazle, saio haren antolatzailearen soslaia: Mientras Basarri hablaba y los demás escuchabamos pensaba yo cómo se le habría ocurrido a Achúcarro, que es carnicero, barero
Atxagaren bertsolari hilezinen batzarrak – Anaitasuna aldizkarian argitaratu zituen fikziozko bi testu labur hauek Bernardo Atxagak. Atxagak berak aurkezpen gehiago behar ez duenez, Anaitasunari (1953-1982) buruz 1960ko hamarralditik aurrera abertzaletasun eta euskal kulturgintza ezkertiarrenaren erreferentzia izan zela gaineratu beharko da, eta bertsolaritzari eskaini zizkiola hainbat testu. Aurretik jaso diren fikzioekin alderatuz, bestelako jite bat nabari
Laxalten bertso-western bat – Robert Laxalt jada aurkeztu dugu National Geographicen bertsolaritzari aipamena egiten zion testuaren egile gisa. Ez da hori, ordea, bertsolaritzaz argiratu zuen testu bakarra. Bere fikziozko lanetan ere jorratu zuen gaia. Ekarpen hori aztertu duen David Ríok honela dio, esaterako: Laxalt es plenamente consciente de la gran relevancia del factor oral en
Blasco Ibañezek bertsolariak eleberri sozialean – Vicente Blasco Ibañez valentziarrak (1867-1928) ibilbide oso garrantzitsua osatu zuen idazle nahiz kazetari gisa. Politikari bezala ere itzal handia izan zuen, mende hasieran Alderdi Errepublikarraren buruzagi garrantzitsuenetariko bat eta 1920ko hamarraldian Primo de Riveraren diktaduraren oposizioko figura erreferentzial bat izan zen. Errepublikazalea, antiklerikala eta ezkertiarra, bere aktibismo politiko handieneko