Umeak ginela aitaren kontua zen bertsolaritza. Eginen egiten zuen lan, kultura sailean, eta ehunka ordu pasatzen zituen Egaña, Lizaso, Peñagarikano eta enparauen atzetik. Aldizkaria sortu zuenean, 14 urte neuzkan, marraztea gustatzen zitzaidan beste ezeren gainetik, eta aitak, oso bere estiloan, erabaki zuen seme nerabearen marrazkiak argitaratuko zituela aldizkarian. Lotsa dezente ematen didate marrazki haiek egun,
