Bilaketa: ABEL ENBEITA
Emaitzak: 161

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.

Bizipenak bertso neurritan

2024-02-27 Ekhiñe Zapiain

Bizipenak bertso neurritan - 2022ko abuztua. Uste dut lehendabizikoz Amaia Agirreri irakurri niola, egunkariko artikulu batean edo, Izan Iñurri elkartearen bertso-saio solidarioarena. Ba omen zegoen Tabuen kutxatik oholtzara izenburupean kultur [...]

Hostoz hosto loratu dute bertsolaritza

2024-02-03 Bertsolari Aldizkaria

Sei urteren ondoren, Bizkaian egingo dute ostera ere Bertso Eguna; bihar izango da, Gernika-Lumon. Bertso eskolen kontzeptua ekarriko dute hizpidera, eta Lilibertsok eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak egun osorako egitaraua prestatu dute.

Peru Abarrategi zuzenean finalaurrekoetara

2024-02-01 Bertsolari Aldizkaria

Gaur-gaurkoz Arabako txapeldun den aramaioarra gailendu zen iragan asteburuan Arabako Bertsolari Txapelketari abiada eman zion Izarra saioan, eta ondorioz, zuzenean finalaurrekoetara igaroko da.