Bilaketa: Julio Soto
Emaitzak: 122

Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa

2024-04-05

Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.

Badator Bertsolamintza

2024-03-06

Aurtengo martxoan Bertsolamintza, bertsoaren inguruko hausnarketen plazak, beste edizio bat izango du, “Nondik eta zeri kantatzen diogu?” lelopean. Martxoaren 13an hasiko da Gasteizen, eta 23an amaituko da, Amasa-Villabonan.

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.

Bertso afaria Ordizian, otsailaren 9an

2024-01-19

Bertso afaria Ordizian - Otsailaren 9an (ostiral flakoa), 20:30ean hasita, Emaneurre taldeak antolatutako bertso afaria egingo da Ordiziako Tximista sagardotegian. Bertsolariak: Alaia Martin, Iker Zubeldia, Maddi Aiestaran eta Julio Soto. [...]

Ion Izagirre txirrindularia Hitzetik Hortzeran

2024-01-16

Ion Izagirre txirrindularia Hitzetik Hortzeran - Ion Izagirre txirrindularia elkarrizketatu zuen Mirari Martiarenak iragan asteko programan. Eta bertsoaldiei dagokienez, Amurrioko eta Elgoibarko bertso jaialdiak eskaini zituzten.   Hitzetik Hortzerako langileak [...]

Nafarroako Bertso Negulekuak gaztez mukuru

2024-01-10

Nafarroako Bertso Negulekuak gaztez mukuru - Abenduaren 27tik 29ra bitartean egin ziren jardunaldiak Beintza-Labaienen, Nafarroako iparraldean. Bi eguneko egonaldia izan zen, eta bi taldetan banaturik ibili ziren: batetik 27tik 28ra [...]