Bilaketa: Telebista
Emaitzak: 118

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Galerianoaren kantua

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!

Logela bat

2024-03-20 Haritz Mujika

1165 euro + bills ordaintzen ari gara bikotea eta biok logela baten hilabeteko alokairua Irlandan. En suite bedroom da gutxienez; komun propioa duena, alegia. Kolonbian, berriz, 600.000 COP ordaintzen nuen hilabetero logelaren alokairua; 300 euro, gutxi gorabehera. Ordura arte, ordea, ez nuen ezer ordaindu izan anaiarekin konpartitzen nuen logelagatik.

Bukaera

2023-12-30 Eneko Fernandez

Bukaera - Abenduko azken egunek urte bukaera ailegatu zaigula adierazi ohi digute. Urteko balantzea egiteko erabili ohi dira data hauek telebista, egunkari edo sare sozial ezberdinetan. Egunerokoak irensten gaituen honetan, [...]

NBTX 2023

2023-12-05 Alazne Untxalo

Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 46. edizioa: 24 bertsolari, 11 gai egile, 7 epaile eta 8 saiotan milaka entzule. Aurten ez dut barrenetik bizi izan txapelketa, baina bai hurbiletik. Aurrekanporaketetatik finalera saioz [...]

BERTSOZALE ELKARTEA: eraberritze prozesu bat, soziala eta ondarezkoa

2023-11-22 Jesus Fernandez Fernandez (Ramon y Cajal ikertzailea, Oviedoko Unibertsitatea)

eraberritze prozesu bat, soziala eta ondarezkoa - Ez da harritzekoa enpresari handiei, gune teknologikoetako zuzendariei, maila altuko politikariei edo akademiko batzuei eraberritzeaz hitz egiten entzutea, nahiko ezaguna egiten zaigun terminoa [...]