Bilaketa webgunean Bilatu aldizkarietako artikuluak
Bertso plazan dauden, eta, batez ere, ez dauden diskurtso eta gorputzak
Nork eta zer kantatzen duen aspaldiko eztabaida da bertso munduan, baina garai eta belaunaldi bakoitzari bere hausnarketak egitea dagokio. Bertsozale Elkarteak, horren inguruan eztabaidarako udako ikastaroak egin zituen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’.
Ipar Euskal Herriko bertso eskoletan izena emateko epea zabalik da
Zuberoa, Lapurdi eta Baxenafarroako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik da, urriak 18 bitarte. 34 bertso eskola ezberdin izango dira, eta irailaren 23an ekingo diete ikasturteari.
Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan: UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean
UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean - Uda Ikastaroan bat-bateko bertsogintza garaikideko hainbat kezka plazaratu nahi dira: gai bati kantatzeko zilegitasuna; bertsolaritzan diren ideologiak eta diskurtsoak; gai sozio-politikoen lekua; etika [...]
Baserritarren saio(nara)
Badira agenda saioz betetzen jarraitzen duten Santu jakinak. Badira, ospakizun tradizio luze baten gainbehera irudikatzen dutenak ere, herriren bateko jaiekin koaliziorik ezean. Ia desagertutako bat izan liteke San Jose, orain aitaren egunarekin gehiago lotuko dena kasi, Joserekin eta arkumearekin baino. Beste bat da, oraindik zenbait herritan ospatzen den San Isidro, edo baserritarren eguna.
Arnasestutik irribarrera
Arnasestutik irribarrera - 2023/07/31 Santa Barbara, Hernani Sargoria izan zen uztailaren 31, hilabete goibel batek eskatutako amaiera distiratsua. Santutegia festaz festa ikasi duten horiek ongi dakite San Inazio eguna [...]
1960 eta 1962ko Txapelketa Nagusiak
Bertsolaritzaren historian, leku berezia dute txapelketek. Halako ondorioak izan dituzte. Idazlan honetan, Euskaltzaindiak eratutako lehen bi Txapelketa Nagusiak ditugu gai; eranskin gisa aipatzen ditut 1965 eta 1967koak. Honekin amaitzen ditut, oraingoz, Bat-bateko bertsoa, jolas galduaren bila izenburu orokorra daramaten lanak.
Oihana Arana: «Nire ustez, performance 'mamarratxo' apur bat falta zaio bertsolaritzari»
Señora bertso eguna egingo dute estreinakoz, etzi, Soraluzen. Oihana Arana antolatzaileak nabarmendu du denetariko ‘señoren’ abanikoek haize berriak ekar ditzaketela bertsolaritzaren mundura.
[Lore Jokoak] Plazatik frontoira eta frontoitik antzokira: bertsolaritza ikuskizun moderno
bertsolaritza ikuskizun moderno - Bertsolaritzaren ikur izaerarekin gertatu zen bezala, ikuskizun moderno gisa berregituratzeko ahaleginean ere jauzi kualitatibo bat eman zen foruak galdu berri zituen Hegoaldearen bulkadarekin. Izan ere, ideologikoki [...]
[Lore Jokoak] Anton Abadia: planteamendua eta ekarpena
planteamendua eta ekarpena - Abadiak emandako pausoa berezia izan zen zentzu askotan. Besteak beste, aurrea hartu zielako ingurukoei. Katalunian, zortzi urte geroago berreskuratu ziren Els Jocs Floralsak, Galiziako Xogos Florales [...]