ISOLAMENDIA – Joseba Ramirez Izkok bertso-jarriez osaturiko liburu bat autoeditatu du. Covid-19aren inguruan sortu den egoeraren inguruko bertsoak dira, ikuspegi kritiko batetik jarriak. Konfinamendua agindu zutenean Aralarrera jo zuen Ramirezek, hasiera batean hamabost egunerako izan behar zuen itxialdia mendian egitera. Berarekin zeraman transistore txiki batek ematen zion munduaren berri, eta entzuten zituenei bertsoak jartzeari ekin
