Aner Peritzek irabazi du 52. Osinalde Bertso Sariketa
Peritzek hirugarren eta, beraz, azken aukera zuen horretarako iragan larunbatean ospatutako txapelketan. Aitor Tatiegirentzat izan ziren bertso onenaren eta entzuleen saria.
Peritzek hirugarren eta, beraz, azken aukera zuen horretarako iragan larunbatean ospatutako txapelketan. Aitor Tatiegirentzat izan ziren bertso onenaren eta entzuleen saria.
Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.
Denboraldiko azken elkarrizketatua Jon Martin izan da, eta Xabier Lete izan dute hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdietako zati ugari emititu dituzte.
26. Argi Berri Saria jokatu zen duela bi aste Ordizian. Bittor Altube eta Aitor Ugarte pasa ziren larunbat honetan ospatuko den Gabiriko finalera. Entzuleen saria ere Altubek irabazi zuen. Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan apirilaren 6an Gabiriako Osinalde elkartean.
Bi astez bertsolaritzako hausnarketarako plaza izan du martxan Bertsozale Elkarteak: Bertsolamintza. Larunbatean azken saioa izan zen, Villabonan. Bertan, bi asteetan zehar eskaini diren hitzaldi guztiak izan zituzten, baita bazkaria eta bazkalosteko bertso saioa ere.
Jone Uriak irabazi du 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa - Iragan larunbatean ospatu zen txapelketa, ALBEk antolatuta. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan antolatu ziren, eta finala Azebarri kultur [...]
Bertso saioa San Telmo museoan - MARTXOAK 22 | 19:00 SAN TELMO MUSEOA Ikusi Google Maps-en Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte Hizkuntza: Euskara Oroimena, emozioak, ametsak, pertzepzioa eta irudikatzeko ahalmena dira garuneko [...]
Bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izan dute aukera orain arte. Gaurtik aurrera nahi duen oro apuntatu ahalko da.
Arabako txapelketa hasi zela 40 urte bete dira aurten, eta lehen edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi Rico. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile izan zela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak.