Bilaketa: bizkaiko bertsolari txapelketa
Emaitzak: 966

Martxoan Bertsoaren XXII. edizioa martxan da jada

2024-02-26

Martxoan Bertsoa zikloaren 22. edizioa abian jarri zen iragan ostiralean. Taldekako txapelketaz gain, antzerki saio bat eta bertso musikatuen emanaldia antolatu dituzte. Martxoan Bertsoa Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak antolatzen du, bi udalen laguntzarekin.

Trebeki

2024-02-15 Onintza Enbeita

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, hauxe da plazagizona: “jendaurrean eta jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den gizonezkoa”. Eta plazandrea: “jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den emakumezkoa”.

Hitzak soilik baloratzen dira

2024-02-05 Aissa Intxausti

Gorputza tente eta altu kantatzeko esaten ziguten bertso-eskolan umetan. Bertsoak saldu egin behar omen dira, eta urteak joan ahala ikasi dugu bertsoa saltzeko moduak bertsoaren edukiak berak beste, edo gehiago, balio duela. Aldatu dugu lehen bertsoa kantatu ostean jartzen genuen “barkatu, kaka, gaizki egin dut” aurpegia, eta ikasi dugu, horren ordez, irribarre txiki bat egiten, eta ez dadila nabaritu barruko amorrua.

Peru Abarrategi zuzenean finalaurrekoetara

2024-02-01 Bertsolari Aldizkaria

Gaur-gaurkoz Arabako txapeldun den aramaioarra gailendu zen iragan asteburuan Arabako Bertsolari Txapelketari abiada eman zion Izarra saioan, eta ondorioz, zuzenean finalaurrekoetara igaroko da.

Saihestu

2024-02-01 Sarai Robles

Saihestu: 6. Da/du ad. Zerbait saihetsean iltzatuta geratzea. Adb. Lehenengo bertsoa guztiz saihestu zaio.