Bilaketa: Xabier Amuriza
Emaitzak: 579

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Atzealdeko ahotsen hedadura zabaltzen

2024-11-11

Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik” katalanera eraman zuen iaz Lizasok. Berriki, Etxepare – Laboral Kutxa sariketan euskaratik egindako itzulpen onenaren saria eman diote lan horrekin

Bertso zeremonikoak

2024-10-22 Haritz Mujika

Ez naiz sekula bertso zeremonikoen zalea izan. Urtebetetze, ezkontza, Eguberri… ospakizunak hobe bertsorik gabe, pentsatu izan dut, gainera. Gauza bakoitza bere lekuan eta garaian. Zerbaitetarako daude Zorionak zuri, Unblenble eta Hator hator euskal kantutegian. Hobe hortik tira nik neure sormenetik baino.

«Eginez eta eginez» aurrera egindako bidea

2024-10-21

Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak. Jon Iñaki Izarzelaia eta Ainhoa Agirreazaldegi hastapenetan ibilitakoak dira.

Galerianoaren kantua

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!

Jone Makazaga: “Publiko zabalagoaren eta latinezko poema klasikoen artean zubiak eraikitzea lortu dugula uste dut”

2024-09-26 Juan Luis Zabala

Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.

Bertsolaritzako nire hastapenak

2024-09-13 Bittor Agirre Telleria

Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten ea bertsolaritzan nire hastapenak nola izan ziren galdezka.

Hastapen horiek aspaldi izan ziren, 1936. urtean jaioa bainaiz Legazpiko Brinkola auzoko Barrendiola baserrian. 88 urte ditut dagoeneko.

Zortziko txikia eta tiropitxoia

2024-08-12 Haritz Mujika

Zortziko txikia eta tiropitxoia - Punta-puntako bertsolariak ez beste guztiak udan oporrak hartzeko moduan izaten dira. Auskalo nongo sozidadeek, gaztetxe okupatu berriek, kultur elkarteek eta sagardotegiek udazkenetik aurrera antolatzen dituzte [...]

Bertsolaritza ondare bihurtzeko, eskolak eskuare

2024-07-17

eskolak eskuare - Aimar Maiz, Goiberrin. Euskal Herri osoan ondare immaterial izendapena eta babes-neurria dauka bertsolaritzak. Ondare hori biziberritzen berebiziko papera eduki duten bertso eskolek, berriz, 50 urte bete dituzte. [...]