Bilaketa webgunean Bilatu aldizkarietako artikuluak
"Hor gu!" talde bortziriarrak irabazi du 2024ko Bardoak txapelketa
Garesko Zamariain Pilotalekuan jokatu zen 2024ko Bardoen finala iragan larunbatean. Baztango ‘Baztanzopak’, Bortzirietako ‘Hor gu!’ eta Baztan-Bortzirietako ‘Mutilatuak’ taldeak igo ziren oholtzara, eta bortziriarrentzat izan zen lehen postua.
Bardoak - Finalaurrekoetako lehen hiru saioek emandakoa
Finalaurrekoetako lehen hiru saioek emandakoa - [gallery ids="59451,59452,59453"] Iragan ostiralean jokatu ziren hiru saioak. Irurtzunen, Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak eta Bortziriak-Baztango Mutilatuak taldeak jardun ziren kantuan Pikuxar Elkartean, 60 lagunen aitzinean. [...]
Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak
Asteburuan jokatu ziren lehen fasea akitzeko falta ziren sei saioak, Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Ondorengo sei taldeak igaro dira finalaurrekoetara: ‘Manteleko sobrak’ (Leitza-Altsasu-Barañain, A multzoko irabazlea), ‘Baztanzopak’ (Baztan, B multzoko irabazlea), ‘Argako Bixiguak’ (Atarrabia-Barañain, C multzoko irabazlea), ‘Mutilatuak’ (Bortziriak-Baztan, D multzoko irabazlea), ‘Hor gu!’ (Bortziriak, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta ‘EzKrashak’ (Iruñerria, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan bigarren onena). Urriaren 4an abiatuko da taldekako txapelketaren bigarren fasea.
Iragan da Bardoetako lehen asteburua
Iragan da Bardoetako lehen asteburua - Lesakan, Sunbillan eta Lizarran jokatu dira Bardoak 2024 ekimeneko lehen hiru saioak, ostiralez eta larunbatez, 120 entzuleren aitzinean. Asteburuko nondik norakoak azaldu ditu Nafarroako [...]
Badatoz Nafarroako Bardoak
Ostiral honetan hasiko da Nafarroako taldedako bertso txapelketa, Lesakan eta Sunbillan. Urriaren 26an amaituko da, Garesen.
Bardo Eguna Garraldan, maiatzaren 28an
Bardo Eguna Garraldan - 2012az geroztik bi urtean behin ospatu da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, banakako txapelketarekin txandaka. Bost edizio egin dira ordutik hona, eta ehundaka izan dira parte-hartzaileak. [...]