Egin ikusgarri

Egin ikusgarri – Bertsoa ataria elkarrizketa-erronda egiten ari da joan den abenduan Iruñeako finalean oholtzaratu zirenei. Sumatzen zaie elkarrizketatuei tartea izan dutela han bizitakoa liseritzeko, eta eskertzen du hori ikus-entzuleak ere. Txapelketako saioa bukatu berri, aurpegian oraindik tentsioaren riktusa ezin gordez esandakoek ere badute interesik, noski, baina gehiago hartu behar dira kirol-estiloko elkarrizketatzat. Partidaren gorabeherak

Irati Alcantarilla izan da irabazle Osinalden, lehenengo partaidetzan

Irati Alcantarilla izan da irabazle Osinalden – Aimar Maizek Goierriko Hitzan   Urruñako bertsolariak saio betea egin du Gabirian, bertsolari gazteen 51. sariketan. Aner Peritz izan da bigarren, eta bertsorik onenaren saria ere hark jaso du.     Irati Alcantarilla urruñarrak irabazi du 51. Osinalde Saria, bertsolari gazteentzat Gabirian izen bereko elkartean larunbat gauean jokatu

Bertso urdinak

Bertso urdinak – Kantatu izan dugu bertso zuririk inoiz, zertan ukatu. Nahi baino gehiagotan geratu zaigu burua zurian, bertsoaren oinarri guztia finkatu duen azken puntua gogoratu ezinik. Umore beltza esploratu dugu bertsotan ere; eta inoiz, gorriak ikusitakoak gara oholtzan. Hala ere, hil honetan jakin dut bertso urdinak zer diren: Marea Urdina elkarteari esker.    

Lehiaz harago bada gehiago

Lehiaz harago bada gehiago – Miren Mujika Telleriak BERRIAn. Irailetik abendura bitarte, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari begira egon ziren bertsozaleak. Plazako zirkuituak, ordea, bere horretan jarraitu zuen. Hain justu ere, bertsolaritzaren genero bi dira egun txapelketa eta plaza; elkarren isla dira askotan, baina lehia arautua dute desberdintasun nagusi.     Komunikazio dimentsio berezi bat dauka

Xabier Amuriza: “Pozgarria izan da saria jasotzea, utopiko hitzak ondo definitzen nau”

“Pozgarria izan da saria jasotzea, utopiko hitzak ondo definitzen nau” – Gurean Gaur, Hamaika Telebista.   Xabier Amuriza idazle eta bertsolaria elkarrizketatuko dugu Hamaika Telebistan. III. Monzon-Ganuza saria jaso berri du Bergaran Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik. “Pozik” hartu du saria, eta dio utopikoa hitzak “nahik ondo” definitzen duela: “Halako babes eta kariño bat sortu da