Bautista Kortajarena

 

Bertsolari&Kazetari

Bertsolari&Kazetari – Testua: Antxoka Agirre   Zorionak Nerea Ibarzabali. Datu bat: Nerea, Bizkaian; Amets Arzalluz, Iparraldean; Saioa Alkaiza, Nafarroan, Beñat Gaztelumendi Gipuzkoan. Denak txapeldunak. Denek Kazetaritza egin dute. Hainbat kasu gehiago daude. Kasualitatea ote? Bertsolariak kronikari sozial apartak dira! pic.twitter.com/sIfuMP1vBQ — Txema Ramírez de la Piscina (@txeramirez) December 19, 2021   Ibarzabalek Bizkaikoa irabazi berritan,

Buruari eragiten: Xakean joka, bertsotan jardun

Xakean joka, bertsotan jardun – Testua: Jon Altuna Oxan   “Bertsolari Txapelketa kirol lehiaren parekoa da; elementu gehiago nahasten baditu ere, xakearen antzekoa; bertsolarien buru-lana, jardun kognitiboa, ariketa konplexu eta integrala. Informazioaren bilaketarekin, kalkuluarekin eta, besteak beste, memoriarekin gertatzen den bezala, burmuineko bi hemisferioetako hainbat eremuren parte hartzea eskatzen du. Ariketa konplexua da bertsoen sormena;

Txomin Garmendia: “Gero eta gehiago zaletzen hasi nintzen eta nire buruari esan ere bai: Ni ez ote naiz bertsolari izango?”

Txomin Garmendia – Aiurri hedabidetik, hemeroteka. Berrobin jaioa, 1934 urtean. Duela 34 urte etorri zen Amasa-Villabonara. Bertsolari eta idazle ezaguna da eskualdean eta Euskal Herrian.     Zein izan ziren bertsolaritzan emaniko lehen urratsak? Betidanik gustatu izan zait bertsoa, baita irakurtzen hasi aurretik ere. Gure aita oso bertsozalea zen eta bertso zahar asko zekien. Behiak

«Ez daukagu kezkarik Euskal Herria bertsolaririk gabe gelditzeko, gu isilduagatik»

«Ez daukagu kezkarik Euskal Herria bertsolaririk gabe gelditzeko, gu isilduagatik» – Miel A. Elustondok BERRIAn. «Bertsolarien buruzagia hartu baitigu ondoezak/ ta harren partez agurtutzea ongi iduritutzen zat/ agur ta txalo eder bat danok Uztapide za(ha)rrarentzat/ oker bat gertatu izan zaigu ta hartzekua da aintzat», Azpillagaren bertsoa dugu 1972ko apirilaren 30eko Anoetako pilotalekuko saioa burutuz: ezongiak

Señora Sariketa, animal printa Herniotik Lesakara

Señora Sariketa, animal printa Herniotik Lesakara – Testua eta argazkiak: Ane Zuazubiskar     2021eko udaberrian egin zen I. Señora Sariketa. Asmo handiak genituen, baina hiru saio izan zituen lehenak, pandemia girora moldatutakoak. Seina bertsolarik kantatu zuten kanporaketetako bi saioetan, Aramaion eta Mutrikun. Eta Lesakan egin genuen finala, sei bertsolarirekin. Bina bertsolari sailkatu ziren kanporaketetatik,