Bilaketa: Santa Eskea
Emaitzak: 102

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Hainbestek hainbeste maite zutena

2024-09-19 Xabier Euzkitze

Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.

Bertsolaritzako nire hastapenak

2024-09-13 Bittor Agirre Telleria

Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten ea bertsolaritzan nire hastapenak nola izan ziren galdezka.

Hastapen horiek aspaldi izan ziren, 1936. urtean jaioa bainaiz Legazpiko Brinkola auzoko Barrendiola baserrian. 88 urte ditut dagoeneko.

Badator Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariketa

2024-08-26

Badator Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariketa - [caption id="attachment_58915" align="aligncenter" width="700"] Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapelketa. (GUKA)[/caption] Aste honetan jokatuko da sariketa Zarautzen, abuztuaren 29an eta abuztuaren 30ean. Gaueko 22:00etan [...]

Zortziko txikia eta tiropitxoia

2024-08-12 Haritz Mujika

Zortziko txikia eta tiropitxoia - Punta-puntako bertsolariak ez beste guztiak udan oporrak hartzeko moduan izaten dira. Auskalo nongo sozidadeek, gaztetxe okupatu berriek, kultur elkarteek eta sagardotegiek udazkenetik aurrera antolatzen dituzte [...]

Korsika. Chjami è rispondi: tradizio arkaiko eta bizia

2024-05-09 Anna Catalina Santucci

Chjami è rispondi (deia eta erantzuna) Korsikako kantu inprobisatua da, eta izenak dioen bezala, eskaera bati erantzun bat ematean datza. Bi poetaren arteko kantu txandakatua da: gai jakin bati buruzko argudioak eman behar dituzte, arau zorrotzak betez. Iraganean, oso presente zegoen landa ingurunean, eguneroko bizitzako edozein unetan eta, batez ere, jaietan (gaualdiak, azokak, ezkontzak, etab.). Gaur egun, zenbait faktorek eraginda, biziberritze zeinuak ikus daitezke; batetik, adierazpen modu berriengatik (sare sozialak, eszenaratzeak, etab.); bestetik, erakundeak kontuan hartzen hasi direlako (politika, ikerketa eta Frantziako Hezkuntza); eta, azkenik, antolatzaile sarearengatik (inprobisatzaileen sarea, eskualdekoak eta Mediterraneoko beste lekuetakoak).

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.