Euskal Herriko 2001ko Txapelketa nagusia

 

Martin Abarrategi eta Manex Agirre irabazle Arabako Binakako Txapelketan

Martin Abarrategi eta Manex Agirre – Manex Agirre Arriolabengoa eta Martin Abarrategi Sarrionandiak irabazi dute Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizioa. 200 lagun elkartu ziren larunbatean Legutioko polikiroldegian.      Honako bikoteak izan ziren kantuan finalean:  Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) eta Unai Anda Delika (Ametzaga) Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio) Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea Perez de

Hasi da Arabako Binakako Txapelketa

Hasi da Arabako Binakako Txapelketa – Izarrako Kultur Etxean jokatu da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena. Honako hiru bikoteak aritu dira kantuan:   Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) – Xabi Igoa Eriz (Aramaio) Unai Anda Delika (Ametzaga) – Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) Andere Arrioabengoa Bengoa (Aramaio) – Xabi Antia Zuaznabar (Gasteiz)   13 bertso

2021ean ez da Bertsolari Txapelketa Nagusirik izango

  2021ean ez da Bertsolari Txapelketa Nagusirik izango – Beste hainbat bertso txapelketekin gertatu den gisan, Bertsozale Elkarteak txapelketa nagusia atzeratzea erabaki du, fetxarik zehaztu gabe.     Egoera ez-ohiko honetan txapelketa ospatzeko baldintzarik ez dagoela ondorioztatu du Bertsozale Elkarteak: “Pandemiaren eraginez, bertso saio ugari bertan behera geratu dira, eta bertso-eskolek zailtasunak dituzte normaltasunez aritzeko.

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Ekhiñe Zapiainek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa- Etxarri Aranatzen iragan da aurtengo Nafarroako eskolarteko finala, zazpi bertsolari gazterekin oholtza gainean.  Ekhiñe Zapiain beratarrak  txapela lortu du. Bigarren postuan atera  da Iruñeko Bittori Elizalde; biak zuzenean kalifikatu dira Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako.   Osasun neurri berriak bermatu burutu zen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34. edizioa. Zazpi

Txapelketa gabe baina proiektu berriekin

Txapelketa gabe baina proiektu berriekin- Ane Eslavak egin artikulua Berrian Aukera berdintasuna bermatzea zaila izango zela aurreikusita, Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Kopla Barik bertso zirkuitua antolatu du.   Errenkadan iristen ari dira bertan behera utzitako egitasmoen albisteak, eta gaurkoa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman du. Udazkenean zen jokatzekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa,