Bertsopaper lehiaketa Nafarroan – Gaztezulon irakurri dugu Nafarroan jaio edo bizi direnek har dezaketela parte irailaren 30era bitartean. Hiru kategoria daude eta bakoitzean hiruna sari banatuko dituzte. Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute. Nafarroan jaio edo bertan bizi diren egileek har dezakete parte.
