Bortzgarrenez, Julio! – Bortzgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan handia egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari. 1.350 lagun elkartu ziren Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Eneko
