Argazki zaharrak

 

Galdutako ahotsak

Galdutako ahotsak – Azken asteetan, Urepeleko bailarako bertsolari ohien inguruko ikerketa lan bat eraman behar izan dut ene lanerako. Eta zenbat diren Xalbador bera aurretik kantuan aritu eta gaur egun erabat ezezagunak direnak. Nik neuk ere gutxi ezagutzen nituen izenez, eta gehienak erabat ezezagunak egiten zitzaizkidan. Ikerketa lana egiten ari nintzela, soilik izen-abizen eta data

Prentsa historikoko perlak. Udazkeneko alea kalean

Prentsa historikoko perlak – ‘Izan zirelako gara…’, dio esaerak. Beraz, izan zirenei buruz gehiago jakingo bagenu garen hori hobeto ulertzeko modua izango genuke akaso.     Bertsolaritzak distira soziala eta oihartzun mediatikoa irabazi ditu azken hamarkadetan, angelu guztietatik atera zaizkio argazkiak, ikuspegi askotatik gogoetatu da, baina izan ziren haiei buruzko ezagutzan ez da askorik aurreratu

Mizel Mateo: Ardi beltzaren bertsuak

Ardi beltzaren bertsuak – Mizel Mateok BERRIAn.   Mizel Mateo. Baionan 1988an sortutako bidarraitarra. Xalbador kolegioan hasi zen bertso eskolan, 11 urterekin, eta gaztetan eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen. Etenaldi baten ondotik, azken urteetan plazan kantatzera itzuli da, eta iaz lehen aldiz parte hartu zuen Xilaba txapelketan. Doinua: Agur sagar beltzeran     Pannecau karrikan

Auspoa, 60 urteko altxor azkengabea

Auspoa – Testua: Juan Luis Zabala Argazkiak: Conny Beireuther     Joxemari Iriondo eta Pello Esnalekin solasean     Bestela ia erabat eta betiko galdurik legokeen altxor izugarri aberats eta azkengabea bilatu, aurkitu, balioetsi, gordea izateko prestatu eta nahi duenarentzat baliagarri jarri izana aitortu behar zaio Antonio Zavala zenari (Tolosa, 1928-Iruñea, 2009), Auspoa bildumaren sortzaile

[Bertso ibilbidea] Donostiako ziudadia

Donostiako ziudadia – Testua: Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi       Lehendabiziko abisua: bidaia hau ez duzu inongo gidatan aurkituko. Bigarren abisua: Donostia bakarra munduan kantatzen den arren, ez da egia: Donostia asko daude Urumea ertzean. Badago Donostia bat Pello Mari Otañok deskribatu zuena: “Donostiyako Ziudadia, Irutxulo-ko uriya; / Etxian zuben perlik onena Jainkuari