Monopolya – Gure haurtzaroan ez geneukan Nintendorik, Playstationik, ez halako tramankulurik. Asko jota, aitabitxiren batek oparitutako bi pantailako “makinitaren” bat geneukan, botoidun pilak ere orduantxe ikusiko nituen lehen aldiz. Mahai jokorik ez zitzaigun falta ordea, karta jokoak, katetoak, partxisa eta antzarren jokoa ohikoak ziren etxe askotan, beste mahai joko batzuk Olentzerok helerazten zizkigun. Azken hauen
