Plazakoak asko, plazaratzen gutxi – Xilaba, Nafarroakoa, Bizkaikoa, azken boladako astuburuetako arratsaldeak doinu eta neurri jakina izan dute. Ofiziotan kantatu ostean kartzelara, gu geu geure buruaren kartzela ez bagina bezala; eta kantuan zein entzuten, geure burua zoriondu zein zigortzeko jolasa hasten dugu. Egia esan, zenbat justizia eta injustizia kikara berean eskainiak. Behin txapelketako nerbioez kexatzen
