Bilaketa webgunean Bilatu aldizkarietako artikuluak
Korsika. Chjami è rispondi: tradizio arkaiko eta bizia
Chjami è rispondi (deia eta erantzuna) Korsikako kantu inprobisatua da, eta izenak dioen bezala, eskaera bati erantzun bat ematean datza. Bi poetaren arteko kantu txandakatua da: gai jakin bati buruzko argudioak eman behar dituzte, arau zorrotzak betez. Iraganean, oso presente zegoen landa ingurunean, eguneroko bizitzako edozein unetan eta, batez ere, jaietan (gaualdiak, azokak, ezkontzak, etab.). Gaur egun, zenbait faktorek eraginda, biziberritze zeinuak ikus daitezke; batetik, adierazpen modu berriengatik (sare sozialak, eszenaratzeak, etab.); bestetik, erakundeak kontuan hartzen hasi direlako (politika, ikerketa eta Frantziako Hezkuntza); eta, azkenik, antolatzaile sarearengatik (inprobisatzaileen sarea, eskualdekoak eta Mediterraneoko beste lekuetakoak).
Belateko lapurrak
Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.
Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.
Kanariak, verseatzeko tradizioa
Kanariak, verseatzeko tradizioa - (erredakzioan itzulia) Kanariar Uharteak berdin-berdin zeharkatzen ditu mitoak eta historiak. Norabide askoren erdibidean egonik ohituta daude etorrerak, partitzeak eta igarotzeak ikustera. Bat-bateko ahozkotasunaren unibertsoan enklabe [...]
Kapo, free style guduetan epaile
Kapo, free style guduetan epaile - "Irabazlea ez da beti freestyler onena izaten, gertatzen ari dena ondoen irakurtzen dakiena baizik". Freestyle guduak parkeetan izaten ziren lehen, baina masa ikuskizun [...]

