Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: Andoni Lubaki/Bostok Dokumentazioa: Xenpelar Dokumentazio Jokin Uranga autoa drogaz beteta daraman trafikatzailea da eta Iñigo Eizagirre kontrolean gelditu duen polizia. Uranga bertsotan ari dela, Andoni Egaña, aurpegia zuriz makilatua eta sudur gorria jarrita, lau hankatan, azpeitiarraren inguruan dabil usmaka; poliziaren zakurra da. Azken hamabost urteetan bertsolarien eta beste alorretako artisten elkarlanetik,
