Bilaketa: nafarroa
Emaitzak: 374

Badator Hernandorena bertso sariketa

2024-04-10

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du Bertsularien Lagunak-ek. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko 12 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.

Fundamentua egitea

2024-03-26 Ekhiñe Zapiain

Pasa den astean ostatuan trago bat eskatzen ari nintzela, zer eta ondoan ezagun bat jarri zitzaidan. Ezaguna diot, biok genuelako elkarren berri baina parranda giroan baino ez genulako hitz egin ordura arte.  Larunbat ilunabarra zen, eta igartzen zitzaion lagunekin bazkariren bat edo suertatu zitzaiola (edo poteo eraginkorra izan zuela), mingain lodiz hasi baitzitzaidan hizketan.

Jagoba Arrasate LOLOLOLO...

2024-03-18 Eneko Lazkoz

Generoa, lurraldetasuna, euskalkia… Ikuspuntu eta toki ezberdinetatik baina askotan aipatzen dira bertso munduan bazterra, ertza edo periferia bezalako hitzak. Eta erdigunean eroso dagoen hori nekez ohartzen da bazterrera, ertzera edo periferiara desplazatua eta azpiratua izan den horrek zer sufrimendu eta min mota senti ditzakeen.

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Bertsoaroa

2024-02-08 Eneko Lazkoz

Hemen da Bertsoaroaren edizio berri bat. Hogeita hamahirugarren urtez jarraian, otsailaren 8tik martxoaren 1era, Iruñeko hainbat txoko ezberdin bertsoz zipriztinduko dituena.